Txakolina, Euskadiko ardo bereizgarria, fruta-usaineko ardo gazte apardun eta azido samarra da bere ekoizpenean erabiltzen diren mahatsen ondorioz. Produktu tradizionalenetakoa da, baserriko ardoa, eta, oro har, Santo Tomas Eguneko Azokan hasten zen dastatzen.

Txakolinaren graduazioa moderatua da, 9 eta 11º artekoa, eta beltza, zuria edo gorria izan daiteke. Uztaren urtean edan beharreko ardoa da, gainera. Arina da, erraz edaten da eta oso egokia da era guztietako hasierakoekin eta arrainekin hartzeko.

Urtarrilaren 17an, San Anton Egunean, uzta berria aurkeztuko da. Horretarako, herri-dastapena egingo da Getariako (Gipuzkoa) udal-pilotalekuan, eta, horrez gain, pintxoen lehiaketa ere egongo da.

Euskadin, hiru jatorri-deitura daude: Getariakoa 1989koa da; Bizkaikoa, 1994koa; eta Arabakoa, 2001ekoa. Bizkaian eta Araban, ordea, geroago aurkeztuko dituzte uztak. Jatorri-deitura horri esker, txakolina modernizatu egin zenez, kalitateko ardo lehiakorra da gaur egun. Azken urteotan, beraz, bere kontsumoa eta landutako azalera handitu dira.

 

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.

© Zainduzaitez, Bilbao 2014-2015. Lege-Oharra