CASTELLANO

Taloa, euskal ohiko platera, arto-irinez egindako opila da. XVI. mendean Amerikatik etorritako artoaren ereintza hedatu zenetik XX. mendera arte ogi moduan erabili zuten euskal baserrietan. Ohiko lagungarri xumea zen gosarietan, bazkarietan eta afarietan (jatorriz, Gipuzkoan eta Nafarroako iparraldean). Esne-zopetan jaten zen, edo gaztekin, azukrearekin, sagar-kremarekin edo intxaur-saltsarekin batera. Urteak joan, urteak etorri, oinarrizko elikagai arrunt hori egun berezietan baino ez da jaten.

“Taloa sukaldaritzako izarra da Nafarroan nahiz Euskadin egindako azoketan”.

Orea arto-irinez egiten da, eta ur epeletan jartzen da beratzen gatz apur batekin. Irina eta gatza nahastu eta ura eransten da erdian, harik eta testura egokia lortu arte oratzen hasteko. Apur batean jalkitzen utzi, bolatxoak egin eta erditik kanporantz hedatzen dira olata mehetxoa eratzeko. Azkenik, alde bietatik txigortzen da apur bat, Amerikako herrialde askotan egiten diren opiltxoen antzera. Horrez gain, badago gari-irina eta gatza eransterik ere.
Taloa sukaldaritzako izarra da Nafarroan nahiz Euskadin egindako azoketan (Bilboko Santo Tomasen, Arabako San Prudentzion, Eibarko San Andresen…). Txistorraz, hau da, txorizo fin freskoaz betetzen da, eta txakolina edo sagardoa edaten da jan bitartean. Txistorra ez ezik, odolostea edo txokolatea ere sartzen da barruan.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2017. Lege-Oharra

(Visited 940 times, 1 visits today)