CASTELLANO

Perrexila tradizioaren arabera sukaldaritza mediterraneoan gehien erabiltzen diren ongailuetakoa da. Baratzeetan edo loreontzietan basati moduan hazten den landarea da, bide-bazterretan eta harresietan.
Landare ugalkorra da, urteko ereintzak 4-6 bilketarako aukera ematen duelako maiatzetik urrira arte. Era guztietako lurzoruetara egokitzen da, baina, batez ere, hezeetara. Perrexil freskoa berde bizi-bizia da, 35 cm-rainoko altuera du eta hainbat zutoin eta hosto lau ditu.
Greziarrek Antzinaroan erabiltzen zuten, eta, Mediterraneotik, mundu osora zabaldu zen.
Munduan ekoizten denaren zati handiena lehorretan saltzen da, freskoa azkar-azkar zimeltzen delako. Lehen, sorta xume horiek merkatuetako saltokietan oparitzen ziren. ondo izozten da, zatitu eta plastikozko poltsetan gorde ostean.
Sukaldaritzako erabilera eta sendabelar moduan
Zapore gogorra eta usain suabea ditu, eta, lehorretan nahiz fresko, lar egosi behar ez diren plateretan eransten da. Honako honetarako ongailu moduan erabiltzen da: koilarako platerak, saltsak (saltsa berde ospetsua), zopak, ozpin-olioak, erregosiak… Goi-tenperaturak jasaten ez dituenez, platera ia-ia prest dagoenean eransten da. Ostantzean, bitamina guztiak galduko lituzke.
Balio elikagarri handikoa da, eta A, B, C, G zein E bitaminak ditu. Gainera, mineral ugari ere baditu; esate baterako, burdina, kaltzioa, potasioa eta fosforoa, iodoa eta magnesioa. Sukaldaritzan ez ezik, sendabelar moduan ere erabiltzen da: diuretikoa, urdailerako, antiseptikoa…

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2019. Lege-Oharra

(Visited 719 times, 1 visits today)