CASTELLANO

 

Mueslia oso ezagun egin da dieta osasungarriko elikagai esanguratsu moduan. Honako osagai hauek nahasten dira bertan: zerealak, fruitu lehorrak eta fruta deshidratatuak.

Maximilian Bircher-Benner mediku suitzarrak asmatu zuen. Izan ere, “muesli” hitza “Birchermüesli” hitz suitzar-alemaniarretik dator, eta “Bircherren zereal-ahia” esan nahi du. Alpeetara egiten zituen espedizioetako batean aurkitu zuen artzain baten afaria izan zuen inspirazio-iturri.

Besteak beste, honako zereal hauek ditu osagai: oloa, garia, zekalea, garagarra, artoa edo arroza, malutetan edo harrotuta, osokoak edo finduak.

Besteak beste, honako hauexek dira mueslia egitean gehien erabiltzen diren frutak: aranak, sagarrak, madariak, mahaspasak, datilak, bananak, marrubiak, anana, kokoa… Era berean, fruitu lehorrak eta haziak ere eransten zaizkio; esate baterako, intxaurrak, almendrak, hurrak, kakahueteak, sesamoa, lihoa, ekilorea…

Badago urez, esnez, landare-esnez… berriro hidratatuta jaterik eta azukrez, eztiz, kanelaz… gozatzerik.

Onura elikagarriak

Mueslia elikagai elikagarri, energetiko eta asegarria da. Zuntza, B taldeko bitaminak, E bitamina eta mineralak ditu; esate baterako, burdina, kaltzioa, fosforoa, kobrea eta magnesioa.

Oso gomendagarria da azukre-arazoak dituztenentzat, bere gluzemia-indizea txikia delako. Era berean, idorreriarako ere bada egokia zuntza duelako.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2020.Lege-Oharra

 

(Visited 87 times, 1 visits today)