Arnas gaixotasunak ohikoagoak dira urtaro honetan, eta ez gara gutxi C bitamina ugaridun elikagaietara jotzen dugunok, bere eragina murrizteko asmoz. Edonola ere, C bitaminak benetan laguntzen du gripeak eta hozturak prebenitzen?

C bitamina eta immunitate-sistema

C bitamina elikagarria da, eta oso lotune handia dauka organismoaren defentsekin. Hori horrelaxe da, ebidentziak adierazi egiten duelako hantura-kontrako funtzioak eta antioxidatzaileak dituela eta, horren ondorioz, immunitate-sisteman izan lezaketela eragina.

“C bitamina oso lagungarria izan liteke organismoaren defentsak hobetzeko.”

Azterlanetatik ateratako ondorioen arabera, C bitaminak eragina du defentsa-sistemaren zeluletan, eta haien sorrera suspertzen du. Hartara, antigorputzen garapena sustatu lezake, eta oso erabilgarria ere izan liteke zenbait eratako infekzioak prebenitzeko.

Hori guztiori dela eta, C bitamina, dieta osasungarrian, oso lagungarria izan liteke organismoaren defentsak hobetzeko. Edonola ere, zehatz-mehatz laguntzen du gripeak eta hozturak prebenitzen?

C bitamina, gripeak eta hozturak

Organismoaren defentsa-sisteman duen eraginagatik-edo, C bitamina eta beste elikagarri batzuk garrantzitsuak dira, gripeak, hozturak eta beste era bateko gaixotasunak prebenitzeko.

“C bitamina eta beste elikagarri batzuk garrantzitsuak dira, gripeak eta hozturak prebenitzeko.»

Hala ere, gaiari buruzko ebidentzia berezia kontrajarria da, umeekin egindako ikerketen arabera, C bitaminak ez duelako laguntzen arnas infekzio handiak prebenitzen, gripea edo hoztura, esate baterako. Dena dela, iraupena murriztuko litzateke agertu ostean.

Ondorio berbera atera dute British Journal of Nutrition aldizkarian argitaratutako azterlanean, bertan adierazitakoaren arabera, hozturaren eragina ez delako aldatzen C bitamina bidezko gehigarriengatik, plazeboaren aldean.

Beste ikerlan batzuek lehen esandakoa babesten dute, eta C bitaminak hoztura arruntaren sintomak zein iraupena murriztu litzakeela adierazten dute.

Nolanahi ere, defentsa-sisteman eragina duenez, C bitamina behar bezala hartzea gomendagarria da arnas infekzioak prebenitzeko; esate baterako, hoztura arrunta edo gripea, 2007an argitaratutako azterlan batean adierazi bezala.

Ondorio moduan, osasuna zaintzeko eta era guztietako gaixotasunetatik aldentzeko, C bitamina kopuru egokietan hartu beharra dago, dieta orekatuaren eta beste bizi-ohitura osasungarri batzuen esparruan.

C bitamina lortzeko elikagai onenak

C bitamina elikagarria da, eta ugaria da landa-jatorriko elikagaien artean. Hori dela eta, dietan sartzeko modu onena egunean bost arrazio fruta eta barazki jaten direla bermatzea da.

Zitrikoek ez ezik, papaiak, andere-mahatsek, piperrek, azek eta beste landare-elikagai batzuek ere badute C bitamina asko. Horrez gain, immunitatea modulatzeko beste substantzia batzuen iturria ere izan daitezke. Bestetik, funtzio antioxidatzailea ere badutenez, oso lagungarriak ere izan litezke gaixotasunetatik aldentzeko; esate baterako, gripea edo hozturak.

Gabriela Gottau

Fuente: Directo al paladar

https://www.directoalpaladar.com/salud

(Visited 88 times, 1 visits today)