CASTELLANO

“Zeure boterea partekatu” izan da ekitaldi honetarako aurkeztutako leloa, hau da, zeure bihotza nola zaintzen duzun partekatu eta mundu zabaleko milaka lagunen inspirazioa izan. Elikadura osasungarria eta ohiko ariketa funtsezkoak dira bihotz-hodietako gaixotasunetarako arriskua murrizteko.
Dieta osasungarri bezain orekatuak behar beste erregai ematen dio zure bihotzari, bizitzaz bete-betean gozatzeko eta hobeto sentitzeko. Askotan, ohituretan egindako aldaketa txiki batzuk oso onuragarriak izan daitezke gure osasunerako.
Zeure bihotza elikatu

  • Prozesatutako eta aurretiaz prestatutako produktu gehiegi ez jaten saiatu, azukre eta koipe asko dutelako.
  • Azukredun edari zein zuku gutxiago eta, haien ordez, ur nahiz azukrerik gabeko zuku gehiago edan.
  • Egunean bost arrazio fruta eta barazki jaten saiatu.
  • Ez edan gomendatutakoa baino alkohol gehiago edan.

Zeure bihotza mugitu
Ariketa fisikorik ez egitea arrisku-faktore handienetakoa da bihotzeko gaixotasunak garatzeko orduan. Oso gomendagarria da egunean 30 minutuko ariketa fisikoa egitea: oinez ibiltzea, eskailerak igotzea, jokatzea, etxeko lanak egitea… Den-dena hartzen da kontuan. Honako hauexek dira bihotzerako ariketa onenak: aerobica, arin ibiltzea, igeri egitea eta bizikletan ibiltzea. Horrez gain, muskuluak indartzen dituzte, eta kaloriak erretzen laguntzen digute.
Zure bihotzaren osasunari begira, oso garrantzitsua da erretzeari uzteko erabakia hartzea. Oso kontuan hartu beharra dago 15 urte igaro beharko direla ez-erretzaileen arrisku berera itzultzeko.
Urtero bezala, irailaren 29an, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eta Bihotzaren Mundu Fundazioak sentsibilizaziorako zenbait ekitaldi antolatzen dituzte 100 herrialdetan baino gehiagotan (erakusketak, kontzertuak, hitzaldiak, foroak, osasun-kontrolak…), gaixotasun horien prebentzioaren, kontrolaren eta tratamenduaren inguruan kontzientziatzeko.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2017. Lege-Oharra

(Visited 131 times, 1 visits today)