CASTELLANO

2012an, martxoaren 21a Basoen Munduko Eguna izango zela aldarrikatu zuen Nazio Batuetako Batzar Nagusiak. Egun horretan, hain zuzen ere, udaberria sartzen da hemisferio borealean; eta udazkena, australean. Urteko ekitaldi honek era guztietako basoen garrantzia nabarmendu eta, gizadiaren birikak direnez, babestea oso garrantzitsua dela adierazi nahi du.
Zuhaitzek eutsi eta babestu egiten gaituzte, eta planetaren gainazalaren herena estaltzen dute. Bizitzeko orduan, 1.600 milioi lagun baino gehiago haien menpe daude zuzen-zuzenean, baita animalien zein landareen espezieen %80 ere. Dena dela, gero eta narriatuago daude, onargarria dena baino gehiago. Gainera, urtero 13 milioi hektarea desagertzen direnez, gero eta beharrezkoagoa da basoa berritzea.
Funtsezkoak dira bizi-zikloari begira, eta, haien onura ugarien artean, honako hauexek nabarmenduko ditugu:

  • Klima-aldaketari egiten diote aurka, atmosferaren beroketa murrizten dute eta klima bera erregulatzen dute.
  • Airea garbitu eta oxigenoa eskaintzen dute.
  • Lurzoruaren higadura prebenitzen laguntzen dute, eta azaleko lurzorua babesten dute.
  • Uholdeak prebenitzen dituzte, euren adarretan nahiz lurzoruan ura biltegiratzen dutelako.
  • Biodibertsitatea sortu eta bizi-kalitatea hobetzen dute.
  • Elikagaiak eskaini eta aukera ekonomikoak sortzen dituzte.
  • Energia elektrikoa aurrezteko aukera ematen dute, aire beroa iragazi eta freskatu egiten dutelako zuhaitzen adaburua zeharkatzen duenean.
  • Hiriko basoei esker, gure hiriak berdeagoak eta osasungarriagoak dira, partikula kutsagarriak iragazten dituztelako.

Nazio Batuen Erakundeak herrialde guztiei eskatzen die tokian-tokian, nazio-mailan edo nazioartean behar besteko neurriak hartzeko eta basoekin zein zuhaitzekin zerikusia duten jarduerak antolatzeko; esate baterako, zuhaitzak landatzeko.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2019. Lege-Oharra

(Visited 390 times, 1 visits today)