CASTELLANO

Hegal urdineko atuna ere esaten diote (Bluefin tuna), eta oso arrain zaporetsua da. Atun gorriaren edo hegalaburraren saldak Mediterraneoan, Ozeano Atlantikoan eta Itsaso Beltzean banatzen dira, batez ere.

Tamaina handieneko atuna da (600 kg eta 3 m-ko luzera ere izan ditzake), eta 25 urte baino gehiagoz bizi da. Buru, begi eta aho txikiak ditu, bizkarralde gris urdinxka ilunak metalezko islak ditu eta sabelaldea zilar-kolorekoa da. Gainerako tunidoen aldean, bular-hegal laburragoa dauka. Japonia, munduko tunidoen kontsumitzaile handiena, Mediterraneoko atun gorriaren harrapaketen helmuga nagusia da, itsasoan harrapatutako arrainak nahiz haztegietakoak kontuan hartuta.

Espezie migratzailea da, eta arrain txikiak ditu elikagai. Etengabe dabil hara-hona, eta orduko 70 km-ko abiadura ere hartzen du. Kolore gorria du bere elikaduragatik eta garatzen duen etengabeko jarduera fisikoagatik. Azken urteotan, larregi harrapatu dutenez, bere populazioa nabarmen murriztu da.

Bere haragia arrosaxka da, batzuetan kolore gorri bizi-bizia duen arren. Oso zaporetsua da, eta testura irmoa du. Fresko, kontserban edo gordinik kontsumitzen da. Arrain koipetsua da, eta dieta mediterraneoaren parte izan da betidanik. Oso preziatua da gastronomian, eta oso ondo bat egiten du zapore gozoekin: atuna tipularekin, eskabetxetan, tartarra… Hain zuzen ere, horiexek dira errezeta erabilienak.

Onura elikagarriak

Balio biologiko handiko proteinaren iturri bikaina da. Arrain urdin honek omega-3 azido ugari dituen %12ko koipea duenez, oso onuragarria da odoleko kolesterola eta triglizeridoak murrizteko orduan. Horrez gain, bihotzeko gaixotasunak prebenitzen ere laguntzen du. B taldeko bitaminak ere baditu, baita A y D bitaminak ere. Mineralen artean, fosforoa eta magnesioa nabarmentzen dira.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.

© Zainduzaitez, Bilbao 2019. Lege-Oharra

(Visited 456 times, 1 visits today)