CASTELLANO

Ahabiak eskari handiko fruituak dira zapore gozoa dutelako eta osasunerako onura egiaztatuak dituztelako.
Fruitu ezin gozoago hau gorria (ahabi garratza edo cranberria) edo urdina (gozoa edo blueberria) izan daiteke, eta 6 mm-ko diametroa dauka gutxi gorabehera.
Ahabiak 25-50 zentimetroko zuhaixka txikian hazten dira, eta lurzoru hezeetako eremu basatietan daude kokatuta.
Oso fruta preziatua da Estatu Batuetan eta Europako iparraldean, oso ohikoa delako bertan jatea. Jatorrizko biztanle iparramerikarrak fruitu horren onura naturalak ustiatu zituzten lehenengoak izan ziren. Europan, ordea, ez ziren XIX. mendera arte frutatzat hartu.

«Haien osaketaren ia-ia %88 ura da, eta zuntz-iturri ona dira.»

Udako hilabeteetan biltzen dira, haien gozotasun-maila egokia denean. Horretarako, kolore distiratsua eduki behar dute, eta behar bezala helduta egon behar dira. Eguzkipean lehortu eta ontzi itxi, siku eta hermetikoan gorde behar dira.
Mahaiko fruitu moduan jan daitezke gordinik, nahiz eta batez ere produktu eratorriak egiteko erabiltzen diren; esate baterako, konfiturak, marmeladak, pureak, konpotak, jeleak eta zukuak. Horrez gain, pastel eta tartetarako betegarri zoragarria ere badira.
Ahabiak astiro-astiro egosten dira azukre ugaritan eta ur apur batean, harik eta azalek eztanda egin arte. Haien mamiaren zukua saltsak egiteko eta haragietarako hornigai moduan erabiltzen da.
Oso balio kaloriko gutxi dute (35-56 Kcal 100 g-ko), baita karbohidrato gutxi ere. Gainera, ez dute ez kolesterolik ez koiperik.
Haien osaketaren ia-ia %88 ura da, eta zuntz-iturri ona ere badira. Halaber, substantzia antioxidatzaile asko ere badituzte (C bitamina asko dute, batik bat). Ikerketa zientifikoen arabera, fruta honek ezaugarri elikagarri ugari ditu giza gorputzerako.
Antzinarotik medikuntza tradizionalean erabili izana da osasunerako dituen onuren adierazgarri ezin hobea. Izan ere, bakterioen zein hanturen aurkako ezaugarri hipogluzemiko astringenteak dituzte, besteak beste. Odol-zirkulazioaren onerako ere badira, eta digestio-aparatuko arazoetarako erabiltzen dira.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2016. Lege-Oharra

(Visited 693 times, 1 visits today)