CASTELLANO

 

Pardina dilista hiru barietateetakoa da, Gaztela-Leonen hedatuago dauden Verdina eta gaztelarrarekin batera. Soroen Lurreko produktu onenetakoa da. Frantziskotarra ere esaten diote, eta Espainian gehien jaten dena da dilista txikien barietateen barruan.

Oso-oso txikia da, kolore arre gorrixka dauka, baita ohiko puntu beltzak eta bihotz horia ere. Bere zaporea fina bezain aparta da, eta krematsua da ahosabaian.

Bere diametroa txikia denez (3,5-4,5 mm), ez du azalik galtzen prestatzen denean. Oso preziatua da erraz egiten delako beratzen jarri gabe. Gainera, azal antzemanezina ere badaukanez, egostean “desagertzen da”. Bere testura sendoa denez, ez da desegiten. Erabilera anitzeko lekalea denez, eltzekoetan, zopetan, entsaladetan, pastetan… erabiltzen da.

Pardina dilista oso preziatua da erraz egiten delako beratzen jarri gabe. Gainera, azal antzemanezina ere badaukanez, egostean “desagertzen da”.

Kalitatearen eta jatorriaren arteko lotunearen ondorioz, Adierazpen Geografiko Babestua marka esleitu diote. Kontseilu Arautzaileak ereintzan, ongarrietan, biltegiraketan… arautegi zorrotza ziurtatzen duenez, kalitate handiko ezaugarri organoleptikoak bermatzen ditu.

Soroen Lurreko lautada amaigabeak (Leon, Palentzia, Valladolid eta Zamorako probintzietakoak) eta bertako baldintza agroklimatiko bereziak (lurzorua, altitudea, klima) dira lekale honen jatorria. Inguru horretako funtsezko laborantza da, eta, ohituraren arabera, zerealarekin txandakatzen zen lugorrian. Inguruko nekazaritza-etxe guztietan, bertan jateko landatzen zen, eta dietaren funtsezko osagaia zen.

Neguaren amaieran ereiten da, eta uztail bete-betean biltzen da uzta.

Elikagai honek landa-jatorriko proteina asko dituenez, energia-iturria da. Horrez gain, zuntz ugari ere badu. Inolako zalantzarik gabe, beharrezko elikagaia da ohiko dietan.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2016. Lege-Oharra