Badira 25 urte Bizkaiko Santurtziko udalerriko Karmengo Andra Mariaren jaien hasieran herri-sardinkada handia egiten dela.
Jaietako lehenengo egunean, tokiko ostalariek 1.000 kilo sardina erretzen dituzte ikatz beroko metalezko erretiluen gainean bertako biztanle eta bisitari guztientzat. Gero, egin berritan, ogi artean zerbitzatzen dira betiko erara. XX. mendearen hasierara arte, baxurako arrantza-ontziek, traineruek, sardina harrapatzen zuten, batez ere. Dena dela, antxoa, bisigua, txitxarroa eta berdela ere harrapatzen zituzten.
Arrantza-portu tradizional honetan sartzen ziren sardinak emakumeek, sardina-saltzaile ospetsuek, merkaturatzen zituzten. Izan ere, saskia sardinaz gainezka eta ohiko jantziak soinean, oinutsik zeharkatzen zituzten Bizkaiko hainbat udalerritako kaleak, eta arrainaren ezaugarri onuragarriak aldarrikatzen zituzten (“Desde Santurce a Bilbao” entzutetsua) (“Santurtzitik Bilbora”). Gatz lodiarekin ondo nahastutako sardinen saskia zeramaten buruan.
Uztaila sardinak jateko hilabete onenetakoa da, azaleko uren tenperaturak gora egiten duelako, planktona ugariagoa delako eta euren jatuntasunaren ondorioz koipe gehiago metatzean zapore hobea dutelako. Euren haragia zaporetsuagoa da, ahogozo sakona dute eta oso usain sarkorra.
Fresko-fresko jan behar dira, harrapatutakoan azkar baino azkarrago alperrik galtzen dira-eta.
Hona hemen sardinen osagaiak: digerigarritasun bikaineko proteinak (%20), iodoa, magnesioa, B, A eta C taldeko bitaminak, 100 gramoko 150 kaloria inguru eta urtaroaren araberako koipea (%25eraino).
 
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2014-2015. Lege-Oharra

(Visited 76 times, 1 visits today)