Sagar-konpota etxeko postre tradizionala da, erraz prestatzen da eta egositako sagarrez zein espeziaz (kanela, intxaur muskatua…) eginda dago. Digestio-aparaturako larregizko esfortzua diren otordu bapoekin lotutako egunotan, konpota Gabonetako postre egokia da organismoa arazteko.

Sagar-konpota pure moduan, bigun, edo fruta horren zatiekin nahastuta aurkeztu daiteke.

“Konpota erraz-erraz prestatzen denez, etxeko plater arrunta da, eta postrerako hartu daiteke.”

Plater gozoa ez ezik (izozki edo jogurt moduan ere hartu daiteke), plater gazien (haragia) lagungarria ere izan daiteke. Konpota egiteko barietate gomendagarrienak Golden, Gala, Pink Lady, Errege Sagarra, Mcintosh, Granny Smith edo Fuji badira ere, zapore desberdina lortzeko nahastu daitezke.

Azukrea hautazko osagaia izango da, sagarraren gozotasunaren eta norberaren gustuaren arabera.

Badago hozkailuan hiruzpalau egunez ondo baino hobeto gordetzerik.

Lekuaren arabera, era batera edo bestera prestatzen dira. Egunotan, Gabonetako konpota oso ohikoa da Euskadin, eta uretan egosten da azukrearekin eta sasoiko frutekin; sagarrak, madariak eta fruta lehorrak, esaterako. Sagarren lurra den Asturiasen ere, oso ohikoa da egunotan konpota prestatzea.

Onura elikagarriak

Azukrerik gabeko katilu bat konpotak 100 kaloria dauzkanez, oso asegarria da. Postre honek sagarraren ezaugarri eta elikagarria guztiak eskaintzen ditu: antioxidatzaileak, flabonoideak eta bitaminak. Zuntz ugari ere baduenez, digestioa hobetzen du. Horrez gain, konpotak jangura berreskuratzen ere laguntzen die gaixondoei, eta oso egokia ere bada murtxikatu edo irentsi ezin duten osasun ahuleko pertsonentzat.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2017. Lege-Oharra