CASTELLANO

Maiatzaren 15ean, Izokinaren Jaiaren XLIII. edizioa egingo da 2013an Galiziako Interes Turistikoko Leku izendatutako Pontevedrako A Estradako udalerrian.
Aurreko asteburuan, maiatzaren 7an eta 8an, hain zuzen ere, Izokin Arrantzaren Nazioarteko Lehiaketa egin zen, eta, urtero, hainbat zaletu erakartzen ditu handik hurbil dagoen Ulla ibaira. Bertan, pisu eta luzera handieneko harrapaketa saritzen da. Era berean, egun horietan, osagai nagusi moduan izokina zeramaten Pintxoen Lehiaketa ere egin zen, eta epaimahaiak zein bisitariek aukeratu zituzten irabazleak.
“Ibaiko erregearen” jaia, jai handia, maiatzeko hirugarren asteburuan egiten da 1974. urteaz geroztik. Egun horretan, herri-dastaketa handia egiten da 12:00etatik 15:00etara prezio sinbolikoaren truke, eta jarduera kulturalak, kirol-arlokoak zein ludikoak ere antolatzen dira: errezeten lehiaketak, jaialdi folklorikoak, norgehiagokak… Urtero bezala, elkarteek eta jatetxeek platerak prestatzen laguntzen dute. A Estradako izokinaren tradizioa 40ko hamarkadan hasi zen, eta, harrezkero, izokin ugari dagoenez, udalerriko sukaldaritzako lehengaia da gaur egun.

«Izokinak osasunerako oso osasungarriak diren gantzak ditu, eta proteina, kaltzio zein B12 eta B6 bitamina asko ditu.»

Horrez gain, asteburu oso horretan, udalerriko jatetxeek tokiko ostalariek izokinez egiteko diseinatutako sukaldaritzako proposamenak prestatzen dituzte prezio eskuragarrietan, eta ziur harri eta zur utziko dituztela bisitari ugariak.
Atlantikoko izokina Galiziako zenbait ibaitako espezie adierazgarria da. Arrain migratzailea denez, bizitzako lehenengo fasea ibaietan eman ondoren, itsasora abiatzen da hazteko. Azkenean, bere jaiotzaren lekukoa izandako ibaira itzultzen da bigarren migrazioan, arrautzak erruteko.
Azal urdin grisaxka dauka, ezkata txikiz estalita dago, bere haragia arrosakara da eta proteina zein omega 3 gantz-azido asko ditu. Izokinak osasunerako oso osasungarriak diren gantzak ditu, eta proteina, kaltzio zein B12 eta B6 bitamina asko ditu. Gainera, omega 3 ere badaukanez, bihotzerako da osasungarria, eta odol-zirkulazioa sustatzen du.
Zapore fina du, eta hainbat eratara prestatzen da sukaldaritzan: plantxan, ketuta, labean, xerretan, patean, salpikoian, broxetetan, entsaladetan, erregosietan, enpanadetan…

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2016. Lege-Oharra

(Visited 44 times, 1 visits today)