Castellano

Pinaziak pinazi-pinuko fruituak dira, eta oskola zurkararen barruan daude pinaburuko ezkatetan, oskolaren babespean.
Basoko pinuetan biltzen direnez, ez dute kutsadura kimikorik. Hiru urtez heldu ondoren, bildu egiten dira.
Eguzki-epealdi luzeak behar dituzte behar bezala heltzeko, eta ondo baino hobeto aurre egiten diete muturreko klimei.
Azarotik apirilera biltzen dira, haien kalitatea bermatzeko prozedura zurrunaren bidez. Udara arte, nabeetan gordetzen dira egurasteko, eta, ekainean, larrainetan sakabanatzen dira, sikatzeko, bakarrik irekitzeko eta pinaziak askatzeko. Ondoren, pinaziak bildu eta errotara eramaten dira kraskatzeko. Gero, paketean sartu eta salgai jartzen dira.

Pinaburuak husten direnean, erre egiten dira erregai bihurtzeko.
Fruitu lehor guztiak bezala, gordinik edo txigortuta jan ahal izango dira. Leku fresko bezain lehorrean gordez gero, urtebetez gorde ahal izango dira.
Oso gomendagarriak dira nekerako zein anemiarako, burdina, energia eta elikagarriak eskaintzen dituztelako. Horrez gain, azido mono eta poliasegabeak dituztenez, oso egokiak dira kolesterolari eta bihotz-hodietako gaixotasunei aurre egiteko. Era berean, hazkuntza-etapetarako ere badira egokiak, kaltzio eta magnesio asko dutelako.
Oso gomendagarria da apurka-apurka murtxikatzea, hobeto digeritu eta asimilatzeko.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago. © Zainduzaitez, Bilbao 2015. Lege-Oharra