CASTELLANO

1994.urteaz geroztik, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Ozono Geruza Babesteko Nazioarteko Eguna egiten du.
Aurton, ozono-geruzaren garrantzia eta 1987an sinatutako Montrealgo Protokoloaren garrantzia nabarmendu nahi du. Hain zuzen ere, indarrean sartu zenetik, haren babeserako kaltegarriak diren substantzien meta atmosferikoak egonkortu edo murriztu ere egin dira.
Ozono-geruza
Geruza hau estratosferaren osagaia da, eta ozono atmosferikoaren %90 metatzen da bertan. 15 km-ko azalera dauka, eta 50 km-ko altitudean dago kokatuta. «Ezkutu» horri esker, izpi ultramoreen ondorio kaltegarrietatik babesten gara, giza osasunerako zein ekosistemetarako oso txarrak direla eta beroketa globala eragiten dutenak direla kontuan hartuta.
Ozono-geruzako zuloa sorrarazi dute
Klorofluorokarbonoak (CFC) geruza horretan sortutako zuloaren jatorrian daude. Hozketatik, garbiketa lehorretik eta aerosoletatik datoz, horrelako konposatu asko eta asko isurtzen dituztelako atmosferara.
Narriadura horren ondorioz, erradiazio ultramorea areagotzen denez, eragin kaltegarria dauka laborantzetan, itsas fitoplanktonean eta larruazaleko minbizietan.
Bilakaera
30 urtez CFCak apurka-apurka debekatu ondoren, isurketa horiek murriztu egin direla eta ozono-geruzak hobera egin duela ikusi ahal izan da. Horrez gain, geruza horrek Antartidan daukan zuloa 2000. urteaz geroztik gutxi gorabehera 4 milioi kilometro murriztu dela ere ikusi ahal izan da.
Egun honetan, zenbait jarduera antolatzen dira, bi gai garrantzitsu hauen inguruko kontzientziazioa sustatzeko: klima-aldaketa eta ozono-geruzaren narriadura.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2018. Lege-Oharra

(Visited 866 times, 1 visits today)