CASTELLANO

Ozono-geruza funtsezkoa da Lurra bera eguzki-erradiazioaren eragin kaltegarritik babesteko orduan. Izan ere, bizia, giza osasuna, animaliak eta ekosistemak zaintzen laguntzen digu.
Ozonoa estratosferan 10-15 km-ko altueran metatzen den gasa da, eta funtsezkoa da biziaren garapenari begira. Basoak, landareak, animaliak eta itsasoko zein lurreko ekosistemak arriskuan jarri ditzaketen erradiazio kaltegarriak iragazten ditu.
Ozonoa etengabe eratzen eta suntsitzen ari denez, oreka dinamikoari eusten dio. Edonola ere, gizakien ekintzaren ondorioz, eratzen dena baino gehiago ari da suntsitzen. 80ko hamarkadatik aurrera, murrizketa hori antzeman zen Antartidan, eta “ozono-geruzaren zuloaz” hitz egiten hasi ginen.

«Osasuna eta ekosistemen babesa guztion ardura dira. Mundua, gure etxea, osasungarriagoa eta seguruagoa izan behar da.»

Gizakiek gas kutsatzaileak igortzean atmosferako geruza ertainetako ozono-meta gero eta txikiagoa denez, zenbait ekimen jarri dira abian; eta, euren artean, hizpide dugun Nazioarteko Egun hau. Aurton, 196 herrialdek sinatutako Montrealgo Protokoloaren 30. urteurrena beteko da, eta lorpen handiak erdietsi ditu ozono-geruzaren babesean eta klima-aldaketaren aurkako borrokan.
Hala ere, geruza hori inoizkorik egoera txarrenean dago, eta, aurreikuspenen arabera, ez da 2050. urtera arte egoera “arruntera” iritsiko. Egoera latz horren ondorioz, erradiazio ultramoreen aurka babestu behar gara, baina, udan, batez ere.
NBEk estatu guztiei eskatu die ozono-geruza babesteko jarduerak abian jartzeko, gobernuen erantzukizuna delako jende guztia inplikatzea. Gizarteak kontsumo arduratsuaren bidez emandako laguntza oso garrantzitsua da aztarna ekologikoa murrizteko, birziklatzeko eta agintariei eurei erronka horrekiko konpromisoa hartu behar dutela esateko.
Osasuna eta ekosistemen babesa guztion ardura dira. Mundua, gure etxea, osasungarriagoa eta seguruagoa izan behar da.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2017. Lege-Oharra

(Visited 611 times, 1 visits today)