CASTELLANO

Urriaren 20a Osteoporosiaren Munduko Eguna da, eta honako lelo hau dauka aurton: “Zeure hezurrak maite: zeure etorkizuna babestu”. Jendeari deia egitea da helburua, euren hezurren eta muskuluen osasuna babestu dezaten. Aldi berean, osasun-agintariei eta medikuei ere adierazi nahi diete euren erkidegoen hezurren osasuna babestu behar dutela.
Urteak betetzen ditugun neurrian apurka-apurka areagotzen den hezur-galerak ez ohi du minik sorrarazten eta ikusezina da harik eta haustura txikiak agertu arte. Horren ondorioz, gainera, mina eta desgaitasuna ere sortu daitezke batzuetan.

«Osteoporosiaren ondorioz, hezur-ehunaren dentsitatea murrizten denez, hezurrak ezin hauskorragoak dira.»

Prebenitzeko eta ekiditeko, bizimodu osasungarria eraman beharra dago, eta osteoporosia dutenek tratamendu mediko egokia ere egin behar dute.
Prebentzioan eta tratamenduan, funtsezkoa da elikagarrien premia guztiak estaltzeko moduko dieta orekatua eta ohiko ariketa fisikoa egitea.
Inolako zalantzarik gabe, elikadura funtsezkoa da prebentzioan. Honako hauexek dira osteoporosiarekin lotune handiena duten nutrizio-faktoreak: kaltzioa, fosforoa, proteinak eta D bitamina.
Kaltziorik ez badago, hezurrak deskaltzifikatu egin daitezke. Esnea eta esnekiak funtsezko kaltzio-iturria dira. Latosarekiko intolerantzia edukiz gero, badago ordezkorik; esate baterako, kaltzioz aberastutako soja-irabiakia.
Kaltzio gutxiago xurgatu arren, honako hauexek ere badira kaltzio-iturriak: lekaleak, hosto berdeko barazkiak, fruitu lehorrak… Bestetik, D bitaminak kaltzioaren eta fosforoaren xurgapena suspertzen du.
Proteinei dagokienez, kontu handiz ibili behar gara haien kaloria-ekarpenarekin. Beraz, gomendatutako kopurua 0,8 g/kg-koa da pisuko eta eguneko.
Era berean, elikagaietan dauden koipeak ere hartu behar dira kontuan, baina, batez ere, aseak, kaltzioaren xurgapena murrizten dutelako. Haien kontsumoa eguneko energia guztiaren %30-%35era mugatu beharra dago.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2016. Lege-Oharra

(Visited 49 times, 1 visits today)