CASTELLANO

 

Osasuna erabateko ongizate fisiko eta mentaldun egoera da. Gizaki guztientzako eskubidea da. Osasunaren Mundu Erakundea (OME) orain dela 70 urte sortu zuen Nazio Batuen Erakundeak, eta jende guztiak osasunerako daukan eskubidea ahalik eta maila handienean lortzea dauka helburu nagusi. Era berean, bermatu egiten du herrialde guztietako gobernuek gaixotasunen prebentzioa eta osasunaren zainketa sustatzen dituztela.

Aurtengo “Guztiontzako osasuna” lelopean, herrialde guztiei laguntzea da helburua, Osasun Estaldura Nazionalean (OEN) aurrera egin dezaten. Horrela, txirotasuna zein gosea murriztu, izurriteen aurkako babesa sustatu, lanpostuak sortu eta hazkuntza ekonomikoa bultzatuko litzateke.

Azken urteotan osasunaren arloko lorpenak handiak izan badira ere, mehatxu berriak agertu dira; esate baterako, klima-aldaketa eta kutsadura, ganadua zein arrainak toxikatzen dituelako eta laborantzen kalitatea gutxitzen duelako. Nazio Batuen Erakundeak bere garaian iragarri zuenez, kutsatutako elikagaien ondorioz sortutako 200 gaixotasun baino gehiago daude, eta ekoizpenerako, banaketarako zein kontsumorako metodo berriek mehatxu berrituak eragin ditzakete. Hori dela eta, oso garrantzitsua da herrialdeen arteko koordinazioa hobetzea, elikaduraren kalitatea ziurtatu ahal izateko.
1948 urtetik, OMEk gobernuei, erakundeei eta enpresei eskatzen die osasunean inbertitzeko, oso funtsezkoa delako guztiontzat seguruagoa den etorkizunari begira. Horrez gain, osasuna edonoren oinarrizko eskubidea dela aitortzeko ere eskatzen die.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2018. Lege-Oharra