CASTELLANO

 

Apirilaren 7an, Osasunaren Mundu Eguna egiten da, Osasunaren Mundu Erakundea (OME) 1948an sortu zela oroitzeko. NBEko erakundea da, eta osasunaren arloko prebentziorako, sustapenerako eta jarduketarako politikak zein gidalerroak administratzen ditu mundu zabalean. Giza osasuna edonorentzako oinarrizko eskubidea dela aitortzea da bere helburu nagusia.

Urtero, osasun-gai berezia aukeratzen da, erakundearentzat lehentasunezkoa den arloren bat azpimarratzeko eta mundu guztiaren arreta erakartzeko. Aurtengoa depresioa da.

  • Depresioa mundu zabalean 300 milioi lagunek baino gehiagok daukaten gaixotasuna da. Osasun-arazo larria da, baina, batez ere, luzaroan dirauenean eta larriagotu egiten denean.
  • Kaltetu gehienek ez dute tratamendu eraginkorrik jasotzen, besteak beste, baliabiderik eta langilerik ez dagoelako eta ebaluazio klinikoak okerrak direlako.
  • Sintomen kopuruaren eta bizitasunaren arabera, gertakariak arinak, moderatuak edo larriak izan daitezke.
  • Depresioa faktore sozial, psikologiko eta biologikoen arteko elkarreragin konplexuen emaitza da.
  • Diziplina aniztasunez aurre egin behar zaio: arlo psikologiko, terapeutiko eta nutrizionalean, hau da, jarraibide emozionalak eta jokabidezko estrategiak ezarri behar dira.

Gorputzak funtsezko elikagarriak behar ditu osasungarri egoteko. Depresioa dugunean, baliteke elikadura behar bezala ez zaintzea, eta gabezia horiek are gehiago larriagotu dezakete. Hona hemen gabezia nagusiak:

  • Serotonina jaistea, hau da, gure gorputzari darion eta ongizatea zein lasaitasuna eskaintzen dizkigun neurotransmisorea. Dena dela, badago haren kopurua handitzen lagunduko digun elikagairik. Proteinak eta karbohidratoak proportzio egokietan nahasten baditugu, helburu hori lortu ahal izango dugu.
  • Proteina gutxi edukitzea. Hori dela eta, ahulago egongo gara.
  • Bitamina gutxi edukitzea, baina, batez ere, D eta B taldekoak. Izan ere, oso garrantzitsuak dira adoreari eta indarrari begira.

Hona hemen gabezia horiei aurre egiteko gomendatutako elikagaiak: esnekiak, arrautzak, osoko irinak, frutak, lekaleak, fruitu lehorrak, arraina eta oilaskoa. Gure eguneroko dietan egon behar dira, elikagarri asko dituztelako eta serotoninaren jariaketan dutelako eragina.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2017. Lege-Oharra