Azterketa-sasoian, oso garrantzitsua da nutrizioa behar den moduan zaintzea, arrakasta-aukera gehiago eduki ahal izateko. Errendimendua eta kontzentrazioa handiagoak direnez, estresa eta eskakizun fisiko zein psikologiko handia sortzen dira. Hori dela eta, elikadura behar den modukoa izan behar da. Hona hemen zenbait aholku:

– Otordu guztiak egitea. Oso garrantzitsua da ekarpen energetiko guztiak jasotzea eta eguneko bospasei otordu egitea energiaren galerari aurre egiteko, burmuinaren errendimendua ohikoa baino handiagoa izango da-eta.

– Jateko orduan etenaldia egitea. Indarberritzeko atsedena egingo dugu, eta, horrez gain, aldian-aldian, energia-dosiak ere emango dizkiogu organismoari.

– Gosariari behar besteko garrantzia ematea. Gosaria eguneko otordu garrantzitsuena da, egunari ekiteko besteko energia eman behar digu-eta (zukuak, irin osoko ogi-xerrak oliba-olio birjinarekin, indioilarraren edo York urdaiazpikoaren fianbrea, jogurta…). Gau osoa baraurik egon ondoren, gure odoleko glukosa-mailak behe-behean daude.

– Otordu arinak egitea. Otorduak ez dira oparoegiak izango, bazkalostean logalerik ez sortzeko.

– Janaria nola prestatzen den zaintzea. Bere funtzionamendua egokia izan dadin, burmuinak 40 substantzia desberdin behar ditu, eta elikadura ugariaren bidez lortu behar ditu. Hori dela eta, behar beste denbora erabili beharko dugu dieta monotonoa izan ez dadin, errendimendu fisiko eta mentala ahulduko digulako.

– Gluzidoei lehentasuna ematea. Makroelikagarri guztiez aparte, oso egokia da otordu bakoitzean gluzidoak jatea, baina indize gluzemiko urriko “geldoak”, batez ere. Horrela, bada, odoleko azukre-indizeak egonkorrak izango direnez, ez da nekea agertuko: pastak, lekaleak, ilarrak, gereziak, pomeloak, sagarrak, mertxikak eta jogurtak.

– Arraina eta fruitu lehorrak jatea. Arraina oso garrantzitsua da omega 3 duelako; eta fruitu lehorrak, omega 6 dutelako.

– Osagarri naturalen eragina ez da berehalakoa (erregina-jelea, garagar-legamia…). Oroimena hobetzen laguntzen dute neurri txikian, baina euren eragina berehalakoa ez denez, azterketetarako ikasten hasi baino lehenago hartu beharko dira.

– Antsietateari aurka egitea. Arrozak eta pastak antsietatea baretzen lagunduko digute, gluzido asko eta proteina gutxi dituzten elikagaiek serotonina bihurtzen den aminoazidoa sortzen dutelako eta, horri esker, antsietatea gutxitzen delako.

– Behar beste lo egitea. Horrela, bereganatutako jakintza berriak erregistratu eta finkatu egingo dira.

– Janari bizigarririk ez jatea. Hobe da kiwiak edo zitrikoak jatea, C bitamina ugari duten elikagai energetikoak dira-eta.

– Kirola egitea. Oso ona da estresari aurre egiteko, lasaitzen laguntzen du eta kontzentrazioa areagotzen du.

© Zainduzaitez, Bilbao 2014. Aviso Legal