CASTELLANO

Belarki mediterraniar hau erraz-erraz ereiten da, 30-70 zentimetro izan ohi ditu, bere zurtoina sendoa da eta biloz estalitako hosto obalatuak dauzka. Ukitzean latza bada ere, gozoa da, ahogozo leuna dauka eta testura fina du. Bere sasoi onena uda da.
Oro har, zatituta, egosita eta patatekin batera jaten da. Era berean, menestran, zopetan edo saldetan ere erabiltzen da, berakatz freskoekin eta perretxikoekin salteatuta edo arrainen zein haragien hornigai moduan. Bere zaporea areagotzeko, oliba-oliotan sueztitutako berakatz txikitua eransten zaio. Bere hosto eta zurtoin samurrak gordinik erabiltzen dira entsaladetan.
Orain dela gutxira arte belar txartzat hartutako barazki hau bota egiten bazen ere, aspalditik jaten dute Nafarroan.
Aragoin, esaterako, eskualdeko ohiko platera da, eta arrautzarekin nahastuta edo perretxikoekin, txirlekin edo ganbekin batera jaten dute, batik bat. Lleidan, ordea, gatzunetan egosita jaten dituzte hostoak.
Bitxia bada ere, erlezain nafarrek erlauntzen alboan ereiten dute, eztiaren kalitatea hobetzen du-eta.
Antzinarotik, jakina da ondorio onuragarriak dituela. Zuntz, betakaroteno, A bitamina eta mineral ugari ditu; burdina eta magnesioa, adibidez. Ur asko daukanez, oso koipe eta karbohidrato gutxi ditu, gainera.
Oso ezaugarri diuretiko nabariak ditu, estresaren kontrakoa da, larruazalerako bigungarriak ditu eta oso onuragarria da tentsio arterial handirako eta larregizko kolesterolerako.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2014-2015. Lege-Oharra

(Visited 66 times, 1 visits today)