CASTELLANO

Izokina arrain zaporetsua da, eta oso-oso gomendagarria da dieta orekatu bezain osasungarrian.
Itsasoko eta ur gezako arrainak dira. Bi izokin-familia handi daude: Atlantikoko izokina edo europarra, arruntena, Ozeano Atlantikoan, Baltikoko Itsasoan eta Frantziako, Eskoziako, Norvegiako zein Espainiako iparraldeko ibaietan dagoena; eta Pazifikoko izokina, haragi lehorragoa eta arrosakaragoa duena. Espezie batzuk ibaietan jaio, ozeanora migratu eta ur gezatara itzultzen dira ugaltzera, eta, horretarako, ibilguan gora egiten dute euren usaimenari esker.
Euren jatorria basatia da, edo akuikulturako haztegietan hazitakoak dira.
Haien gorputza luzanga da (15 kg-rainoko pisua dute), ezkata biribil txikiz estalita daude, buru txikia zein masailezur handiak dituzte eta haien hortzak indartsuak dira. Urdin grisaxkak dira, orban ilunak dituzte eta haien haragia arrosakara da.
Antzinarotik dira ezagunak, eta ibaien alboko lehenengo kokalekuetatik dago gizakien dietan. Hori dela eta, Europako ipar-ekialdeko oinarrizko elikagaia da hainbat eta hainbat mendetatik.
Espainian gehien kontsumitzen den bigarren arrain urdina da. Izokin basatia eta haztegikoa fresko, ketuta, kontserban edo izoztuta merkaturatzen dira. Hainbat eratara prestatu daiteke, gainera: plantxan, ketuta, labean, xerretan, patean, salpikoian, broxetetan, entsaladetan, erregosietan, enpanadetan…
Ezaugarri elikagarriak
Oso arrain elikagarria da, eta hainbat proteina zein omega 3 gantz-azido ditu. Era berean, magnesio, kaltzio eta B12 zein B6 bitamina ugari ditu, eta oso gomendagarria da bihotz-hodietako nahasmenduak dituztenentzat. Bere koipea osasungarria denez, oso lagungarria da bihotza zaintzeko eta arteria osasungarriak edukitzeko orduan, kolesterola eta triglizeridoak murrizten dituelako.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2018. Lege-Oharra

(Visited 171 times, 1 visits today)