CASTELLANO

Ingurumenaren Mundu Eguna ekainaren 5ean egiten da, eta honako hauxe da bere gai nagusia: planeta osoko airearen kutsaduraren eta CO2ren isurketaren krisia.
Ahal duen neurrian, bakoitzak zer aldaketa egin dezakeen ikusi beharko du, airearen kutsadura eta gure osasunean, planetaren beroketa globalean nahiz hazkuntza ekonomikoan dituen ondorio txarrak murrizteko.
Airearen kutsadurari buruzko datu kezkagarriak:

  • Munduko biztanleek %92k ez du aire garbirik arnasten
  • Airearen kutsadurak ekonomian daukan kostua 5 bilioi dolarreko kostua du urtean, gizarte-laguntzagatiko gastuengatik.
  • Kalkuluen arabera, 2030ean ozono bidezko kutsadurak %26 murriztuko du oinarrizko laborantzen errendimendua.

Gaur egun, hamar pertsonatatik bederatzi heriotza goiztiarra sorrarazi dezakeen arrisku horren eraginpean daude, gaur egungo kutsadura-mailek OMEren (Osasunaren Mundu Erakundearen) ustez seguruak direnak gainditzen dituztelako, baina, batez ere, Asia-Pazifikoko eskualdean. Leku guztietan dagoen mehatxu ikusezina da, eta, seguruenik, birikei, burmuinari zein bihotzari eraso egiten dieten partikula txikiak arnasten ditugu egunero.
Egun honen bidez, Nazio Batuek nabarmendu egin nahi dute nolako erantzukizuna duen gizabanako, enpresa eta giza talde bakoitzak ingurumenaren artapenean eta hobekuntzan.
Zer egingo dugu mehatxu hori murrizteko?
Helburu hori sustatzen duten keinu erraz-errazak daude:

  • Bizikleta erabiltzea
  • Lantokira oinez joatea
  • Geure etxeko zaborra birziklatzea
  • Argiak eta tresna elektronikoak itzaltzea, erabiltzen ez ditugunean…

Herritarrei ez ezik, erakundeei, gobernuei eta enpresei ere lankidetza eskatzea da ekitaldi honen helburua. Horrela, arazo handi horretarako irtenbideak ikertu eta energia berriztagarriak zein teknologia jasangarriak erabili ahal izango dira.
Badago airearen kutsadura prebenitzerik, eta irtenbideak ditugu geure esku. Zerbait egiteko garaia da.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2019. Lege-Oharra

(Visited 370 times, 1 visits today)