Ilarrak Asiatik datoz, eta klima epel bezain hezeetan hazten dira. Landarearen hazi helduak dira, metro eta erdiko altuera ere izan dezakete eta 10 cm inguruko luzera duen zorroaren barruan daude. Ilar freskoak jateko garai onena otsailetik maiatzera artekoa da.

Ilarrez hitz egitean, Pisum generoaren barruan bi barietate handi daudela esan beharra dago: aleak bakarrik jan daitezkeenean (Pisum Sativum) eta zorroa ere jan daitekeenean (Pisum Arvensis). Azken hori, gainera, Aragoin ezagutzen dute, batik bat, eta honelaxe esaten diote: bisaltoa edo tirabekea. Hain zuzen ere, izen hori ematen diete, jateko orduan osorik sartzen dituztelako ahoan eta pedunkulutik egiten dietelako tira. Ondoren, alboko harizpietara lotuta ateratzen dutenez, tiragoma dela dirudi.

Zuntz disolbagarri asko dituztenez, oso egokiak dira azukrea eta kolesterola erregulatzeko. Era berean, B bitamina asko ere badutenez, nerbio-sistema sendotzen dute. Mineralak eta oligoelementuak dituztenez, oso egokiak dira, ahul eta nekatuta egonez gero. Landare-proteina asko dituzte, baita ezaugarri antioxidatzaileak ere. Euren proteinek funtsezko aminoazidorik ez daukatenez, osagabeak dira, eta zerealekin nahastu behar dira.

Egosten direnean, ilarrek euren mineral zein proteina gehienak eta ia-ia bitamina guztiak galtzen dituzte berehala. Hori dela eta, lurrunetan prestatu behar dira minutu gutxi batzuetan. Beti-beti, erregosien prestaketaren amaieran erantsi behar dira, edo gordinik jan behar dira entsaladan.

Gaur egun, lekadun erabilienetakoa da gure gastronomian: kremak, pureak, hornigaiak…

© Zainduzaitez 2014