CASTELLANO

 

Ekainean, hezurdun frutak agertzen dira azoketan eta saltegietan, eta euren kolore biziak dituzte ezaugarri bereizgarri: mertxikak, abrikotak, gereziak, aranak, nekatarinak eta paraguaioak. Izen hori hartzen dute euren haziaren gogortasunagatik, endokarpio gogorrean itxita dagoelako (haziaren inguruan dagoen geruza zurkara). Gehienak mertxikaren barietate naturalak dira, den-denak Errosazeoen familiakoak eta Prunus generokoak direlako. Kasu bakoitzean aldatzen dena espeziea da.

Euren denboraldia udaberriaren amaieran hasten da, eta udazkenera arte luzatzen da. Hozkailutik kanpo gorde behar dira, betiere, heldu-heldu ez badaude ere. Gainera, hobe da ez pilatzea. Euren zaporea gozoa da, eta edonon zein edonoiz hartzeko mokadua be badira. Hobe da helduta daudenean jatea eta ukituta edo bigunegi dauden piezak ez jatea.

Fruta hauek usaintsuak bezain zaporetsuak dira, eta oso egokiak dira gordinik jateko, gozogintzan ere sarritan erabiltzen diren arren: gozokiak, tartak, marmeladak, konfiturak, izozkiak, fruta lehorrak… Era berean, hornigai moduan ere erabiltzen dira era guztietako haragietarako.

Onura elikagarriak

  • Ur asko dutenez, udaleko hilabete beroetan laguntzen digute hidratatzen.
  • A bitamina ugari dute, larruazala babesten dute eta, horren ondorioz, eguzki-erradiaziotik defendatzen laguntzen digute.
  • Begien eta immunologiaren funtzioa hobetzen dute.
  • C eta E bitaminak dituzte.
  • Ez dute azukre eta kaloria gehiegi.
  • Zuntza dutenez, heste-igarobidean laguntzen digute.
  • Potasioa dutenez, tentsio arteriala kontrolatzen eta udako ohiko likido-erretentzioa murrizten laguntzen digute.
  • Potasioari esker, muskuluen eta nerbioen jardunerako ere badira egokiak.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2018. Lege-Oharra