Uztaileko lehenengo larunbat guztietan bezala, uztailaren 4an, Piperraren Eguna azoka berezia egin zuen Gernikan, Bizkaia osoko piper-ekoizleen merkatuan. Goizean, bisitariek piperrez egindako pintxoak dastatu ahal izan zituzten. Piperraren Egunean bertan, larunbatetako Gernikako barazki zein fruten ohiko azoka ere egin zuen, eta, bertan, era guztietako barazkiak, frutak eta tokiko produktuak egon zen salgai (eztia, ogia, euskal opila…). Horrez gain, herri-artisautza ere egon zen ikusgai azoka honetan (saskiak, zeramika, egurra…).

Euskadiko piper ospetsuenak dira, gastronomiako benetako delicatessena, eta Babestutako Jatorri Deitura dute. Euren forma bereizgarria da, estu bezain luzangak direlako, eta sei eta bederatzi zentimetro arteko luzera daukate. Euren kolorea berde bizi-bizia da, testura leuna dute eta ospe handikoak dira euren zapore nahiz fintasunagatik.

Gernikako izena hartu dute, gehien-gehien bertan erein direlako. Udalerri horretan, gainera, astelehenero egiten da barazkien zein fruten azoka ospetsuenetakoa. Gernikako piperra esaten badiote ere, Bizkaia osoan, Gipuzkoan eta Arabako zenbait lekutan ekoizten da, ereiteko baldintza klimatiko bereziak eman behar direlako: hezetasun erlatibo handia, tenperatura moderatuak eta oszilazio termiko urria.

Maiatzean hasten dira ekoizten, eta, atari zabalean eginez gero, urrira arte luzatzen da (negutegietan, ordea, lehentxeago). Landatu ostean, hogeita hamar eta hirurogei egun arteko epean biltzen da. Beti-beti, garapeneko une egokiena aukeratzen da, gehiegi heldu ez dadin.

Bere ezaugarri elikagarrien artean, C, A, B eta E bitamina ugari eta azido foliko asko dituela nabarmentzen da. Era berean, adierazi ere egin beharra dago mineralak ere badituela: potasioa, esaterako; eta, kopuru txikiagoan, kaltzioa, fosforoa zein magnesioa. Azkenik, zuntz ugari eta kaloria-ekarpen gutxi dituela ere gogoratu behar da.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.

© Zainduzaitez, Bilbao 2014-2015. Lege-Oharra