CASTELLANO

 

Gazta hainbat eratara sailkatzen den produktua da; honako honexen arabera, esate baterako: erabilitako esne-mota, ontze-prozesua, ekoizpen-eremu geografikoa, azala, zaporearen indarra, koagulazio-mota, ekoizpen-mota… Gaztak ontzen direnean, denbora-eskalaren arabera sailkatzen dira, eta, horretarako, haien zaporea hartzen da kontuan:

    • Gazta freskoa ekoitzitakoan, ondu gabe kontsumitzen denez, oso biguna da. Hori dela eta, ur gehiago eta koipe gutxiago dauka. Dena dela, badu eragozpenik, oso gutxi dirauelako.
    • Gazta samurrak 7 egunetik gorako epean ontzen dira. Era berean, ur gehiago eta koipe gutxiago ere badute. Azkar narriatzen dira. 30 egunetik aurrera, ontzen ari diren gaztak izango liratekeenez, honelaxe sailkatuko lirateke:
    • Erdiondua: 20-35 egun uzten da kameran, eta aurrekoak baino lehorragoa den arren, zapore sendoagoa eta testura gogorragoa dauzka.
    • Gazta ondua: 45-105 egunetan ontzen da, oso koipetsua da eta ur gutxi dauka. Ez da oso gomendagarria dieta egiten dutenentzat. Bere zaporea sendoagoa da.
    • Gazta zaharra: 100-180 egunetan ontzen da, testura zurruna dauka, bere zaporea bizi-bizia da eta ia-ia ez dauka urik.
    • Gazta urtetsua: 270 egunetik gorako epean ontzen da.
    • Lizundun gazta onduak, hau da, gazta urdinak: denboraren arabera barik gai koipetsuen arabera sailkatzen dira.

Proteina asko dituztenez, muskuluen garapena sustatzen dute, eta oso egokiak dira ume zein nerabeentzat. Gainera, kaltzioa ere badaukatenez, oso onuragarriak dira hezurrentzat. Era berean, fosforoa, iodoa eta zinka ere badituzte. Hartzitutako elikagaia direnez, heste-flora erregulatzen laguntzen dute.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2018. Lege-Oharra