Plater ezin gozoago honek estualdi batetik baino gehiagotatik atera gaitu azkenburukoa jateko orduan. Fruta-zatiz eginda dago (julianan, trontzotan, laurdenetan… moztuta), eta almibarretan egosten dira harik eta loditu arte. Teknika horren bidez, frutak luzaroago kontserbatzen dira. Azukrearen tenperatura handi-handia denez, fruta ez da alferrik galtzen urari eusten diolako. Zeregin antiseptikoa duela esan daiteke.
“Almibarra” hitza arabierako almaiba hitzetik dator, eta irasagarrez egindako jarabea zen. Arabiarrak izan ziren urtaroko fruten bizitza luzatzeko modua asmatu zutenak, urarekin zein azukrearekin nahastu ostean su motelean jartzen zituztelako ahalik eta den-dena loditu arte. Luzaroan kontserbatzen zirenez, eskasia zegoenean ere jaten zituzten.
Nola egin
Almibarretako frutak egiteko orduan, oso garrantzitsua da helduta egotea, aurretiaz zuritzea eta hazirik ez edukitzea. Era berean, behar besteko gogortasuna eduki behar dute egosketari eusteko eta ez desegiteko. Horrez gain, estaldura-jarabea erantsiko da egosketan, hau da, azukre findua eta ura. Almibarraren loditasunean zeresan handia izango dute azukreak uretan lortutako asetasunak eta egosketa-aldiak.
Fruta honen testura suabea eta zaporea gozoa direnez, badago errezeta gozoetan nahiz gazietan erabiltzerik (mertxikak ardotan, gaztainak almibarretan, anana tradizionala almibarretan…). Almibarrak frutak kontserbatzen ditu, baina, horrez gain, beste hainbat erabilera ere baditu gastronomian: karameluak, pastelak eta azkenburukoak egiteko, esaterako (aingeru-budina, sorbeteak, fondantak…).
Onura elikagarriak
Frutak oreka eta osasuna ematen dizkigu, eta badago zenbait eratara jaterik. Haietako bat almibarra da, eta, horri esker, badaukagu urtarotik kanpoko fruta jaterik. Fruta freskoaren ordezkoa ez bada ere, beste azkenburuko gozo batzuk baino osasungarriagoa da.
Almibarretako frutak, freskoaren aldean, hidrato gehiago dauzka azukreengatik, eta, horren, ondorioz, kaloria gehiago ere baditu. Edonola ere, egostean zuntza desagertu egiten denez, dentsitate elikagarri gutxiago dauka. Sodioa izan ezik, fruten bitaminak eta beste mineral batzuk ere murrizten dira, kontserbatzaileak sartzean.
Plater onuragarria da hipertentsioa dutenentzat edo kolesterol lar dutenentzat, baina beste patologia batzuetarako, ordea, ez da batere gomendagarria azukre gehiegi duelako; diabeterako, adibidez.
 
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2017. Lege-Oharra

(Visited 57 times, 1 visits today)