CASTELLANO

 

Gure sukaldeetako protagonistetakoa eskuzatarra da, ordenari eusteko eta garbitzeko erabiltzen dugu-eta. Oholak, aiztoak eta era guztietako elikagaiak dauden leku berean dago, eta eskuak zein tresnak lehortzeko edo gainazalak (sukalde-gainekoak edo bitrozeramikak, esaterako) garbitzeko erabiltzen dugu. Edonola ere, ez dakigu patogenoen ondorioz nolako elikadura-arriskuak sortzen diren horrela erabiltzean.

Eskuzatarrak bakterioak eskuetara eta eskuetatik tresnetara zein gainazaletara eta handik elikagaietara barreiatzeko ustezko agenteak dira.

Oso erabilgarriak izan arren, haien higienea zaindu beharra dago, kutsadura gurutzaturik egon ez dadin. Sarritan garbitzea nahikoa ez denez, ezinbesteko gomendio batzuk hartu beharko dira kontuan (adinekorik edo umerik badago, batez ere):

  • Ez ditugu eskuak lehortuko lehenago elikagai gordinak, haragia edo arraina manipulatzeko erabili dugun eskuzatarraz.
  • Kontu handiz ibiliko gara, heze badaude, askoz errazagoa izango delako bakterio patogenoak eratzea eta sakabanatzea.
  • Oso garrantzitsua da sarritan aldatzea eta, erabili baino lehen, ondo lehortuta egotea. Erabili ostean, desinfektatzea edo 60 gradura garbitzea da egokiena.
  • Haien ordez, hobe da sukaldeko papera erabiltzea, erabili eta botatzekoa izatean seguruagoa delako eta patogenoak ez direlako bertan geratzen edo barreiatzen.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2018. Lege-Oharra