Oraindik ere, fruten eta barazkien kontsumoa hobetu beharrean gaude. Gure organismorako onuragarriak direla jakin arren, egunero-egunero jan behar ditugu, gure osasuna orekatua bezain osasungarria izan dadin.
Umeak daudenean, oso garrantzitsua da eurentzako eredua izatea, oinarrizkoa izango delako euren elikadura-ohiturak finkatzeko eta eguneroko dietan frutak zein barazkiak sartzeko orduan.
“Egunean 5” kanpaina Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak jarri zuen abian, OMEk (Osasunaren Mundu Erakundea) eta FAOk (Nazio Batuetako Elikadura eta Nekazaritzarako Erakundea) elikagai horien kontsumo urriari aurre egiteko emandako gomendioak kontuan hartuta. Hain zuzen ere, eguneko 400 gramo fruta eta barazki jatea da helburua. Horretarako, nahikoa da menuan honako hauxe sartzea: barazkidun lehen platera, hornigai moduan barazkiak dituen bigarren platera eta egunean zehar jan beharreko hiru ale fruta.
Fruten eta barazkien garrantzia
Adierazi berri dugunez, gaur egungo kontsumoa ez da nahikoa gazteen eta umeen artean. Gainera, oso gogoan hartu behar da bitaminen (C bitaminaren eta A probitaminaren iturri bakarrak), mineralen (potasioa, magnesioa…), zuntzaren eta antioxidatzaileen funtsezko iturria ere badirela. Aldi berean, frutak eta barazkiak jaten ditugunean, zenbait gaixotasun edukitzeko arriskua murriztuko dugu; esate baterako, hipertentsioa, larregizko kolesterola, idorreria… Horrez gain, oso lagungarriak izango dira, hidratatuta egoteko eta organismoko toxinak garbitzeko. Edozein urtarotan badaude ere, hobe da euren une onenean, euren sasoian jatea. Ale bat fruta zizka-mizka paregabea da, eta edozein otordutan ere jan ahal izango dugu.
Fruta eta barazkiak gordinik jatea da onena; eta, frutari dagokionez, zuritu gabe. Horrela, bada, ez du bitaminarik eta ezaugarririk galduko. Oso gogoan eduki behar da elikagai hauek txorrotaren azpian garbitu behar direla.
Laura González
Gastronomia Baskako dietista
 
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria cuidateycomesano dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2014. Lege-Oharra

(Visited 39 times, 1 visits today)