CASTELLANO

 

“Nire bihotza, euren bihotza” lelopean, Bihotzaren Munduko Eguna egiten da irailaren 29an. Munduko Federazioak nabarmendu egin nahi du oso garrantzitsua dela geure bihotzak eta gure senideenak zaintzea. Honako hauxe da helburua: geure buruari galdetzea zer egin dezakegun zaintzeko, aktiboagoak izateko eta arrisku-faktoreen prebentziorako eta haien aurkako neurriak hartzeko.

Jendea ez ezik, osasunaren arloko profesionalak eta politikariak ere bihotz-hodietako gaixotasunen inguruan sentsibilizatzea da helburua, ekintza-planez eta prebentzioaz arduratzen direnak dira-eta.

Bihotz-hodietako gaixotasunen inguruan kontzientziatzeko eta gure bizitzan aldaketa txikitxoak egiteko eguna da, gure bizitza luzea, osasungarria eta erabatekoa izan dadin:

  • Ondo jatea eta edatea eta janaria modu osasungarrian prestatzea
  • Odoleko glukosa kontrolatzea (oso garrantzitsua da diabetea diagnostikatzea)
  • Jarduera fisikoa egitea
  • Odol-presioa kontrolatzea (tentsio arterial handia ekiditea)
  • Tabakoa uztea
  • Estresa saihestea
  • Kolesterol-maila kontrolatzea

OMEren (Osasunaren Mundu Erakundearen) laguntzaz, Bihotzaren Munduko Federazioak ehunetik gora herrialdetan antolatzen ditu hainbat eta hainbat ekitaldi: foro zientifikoak, erakusketak, jaialdiak, kirol-ekitaldiak…

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2018. Lege-Oharra