CASTELLANO

 

Bihotz-hodietako gaixotasunen barruan, bihotzean eragina duten minantzak daude sartuta. Askotan, aterosklerosiaren ondorioz sortutako arazoak dira: gantza eta kolesterola odol-hodiko hormetan metatzen direnean (plaka), urteen joan-etorrian arazoak sortu daitezke hodi hori estatutu egiten delako. Azken urteotan, gaixotasun horiek ugaldu egin dira herrialde garatuetan, eta heriotza-tasa handieneko gaixotasunak dira gaur egun.

Ohitura osasungarriek eta elikadurak eragin handia dute gaixotasun horien prebentzioan. Izan ere, elikadurak berak zenbait sintoma geldiarazi eta buelta ere ematen die.

Bihotz-hodietako gaixotasunekin lotutako patologiak

Hiperkolesterolemia

Kolesterola eta, batez ere, LDL (kolesterol txarra) odolean bertan gehitzen denez, odol-hodietako hormetan metatzen da, eta odol-jarioa murrizten du. HDLk (kolesterol onak), ordea, odoleko meta horiek desagerrarazten dituenez, bere balioa handia izan behar da.

Kolesterola funtsezkoa da gure gorputzaren jarduerarako, eta zati handiena organismoak berak sortzen du. Oso kaltegarriak dira gantz aseak (batez ere, animalia-gantzak) dituzten produktuak; eta onuragarriak, gantz asegabeak (oliba-olio birjina, oso oleikoa den ekilore-olioa…) eta poliasegabeak (arrain urdina, fruitu lehorrak…) dituztenak, kolesterol ona areagotzen dutelako (era berean, ariketa fisikoa egitea ere bada lagungarria).

Hipertriglizeridemia

Odoleko triglizeridoak gehitu egiten direnez, lipido horiek odol-hodietan metatzen dira. Balioak handiak badira, oso egokia da alkohola zein azukreak kentzea eta pisu osasungarria edukitzea.

Hipertentsio arteriala

Odola odol-hodietan zehar bultzatzeko orduan bihotzak behar duen indarra gehitu egiten da. Hori ekiditeko, pisuari eutsi behar zaio, eta estresa ere murriztu behar da. Horrez gain, kitzikagarrien (kafeak, teak…) eta gatzaren kontsumoa ere mugatu behar da.

Loditasuna

Gorputzeko gantza ohikoa baino gehiago gehitzea oso arriskutsua da, baina, batez ere, bularraldean eta sabelaldean metatzen bada. Oso gomendagarria da modu orekatuan kaloria gutxiago kontsumitzea eta kalorien euren gastua areagotzea.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2018. Lege-Oharra