CASTELLANO

Urtero, martxoaren 14an, Bihotz Hodietako Arriskuaren Prebentziorako Egun Europarra egiten da. Biztanleak bihotz-hodietako gaixotasunen prebentzioaren eta arrisku-faktoreetan eragiteko moduaren inguruan kontzientziatzea du lehentasunezko helburu. Herrialde garatuetan, era guztietako osasun-arazoak sortzen dira horren ondorioz. Infartua eta garuneko hodietako istripuak arazo larrienak dira.
Bihotz-hodietako gaixotasunaren jatorria aterosklerosia da. Oxigeno ugaridun odola bihotzera daramaten arterien barruko estaldurak koipez, kolesterolez eta beste substantzia batzuez betetzen direnean agertzen da, eta zirkulazio-sisteman dute eragina. Haurtzarotik bertatik hasi daitekeenez, oso garrantzitsua da adin goiztiarretatik prebenitzea.
Arrisku-faktoreak
Aldagai batzuk ezin dira aldatu, adina eta ezaugarri hereditarioak, adibidez, baina badugu beste faktore batzuetan prebentzioaren bidez eragiterik:

  • Egoneko bizitza. Ariketa fisikorik ezari aurre egiteko, kirola eta dieta osasungarria egin behar dira.
  • Loditasuna. Oso hedatuta dago mendebaldeko herrialdeetan; eta, modu kezkagarrian, umeen artean. 2. motako diabetearen eta antzeko arrisku-faktoreen gorakada nabariarekin lotutako loditasuna prebenitu beharra dago bizimodu osasungarriaren bitartez.
  • Hipertentsioa. Miokardioko infartuaren edo garuneko hodietako istripuen arrazoi nagusietakoa da. Kontrolatzeko, ezinbestekoa da kirola egitea, eguneroko ariketa prebentziorako funtsezko tresna da-eta.
  • Tabakoaren kontsumoa. Kontsumoak behera egin duen arren, oso hedatuta dago oraindik.
  • Elikadura txarra. Oso garrantzitsua da nutrizio osasungarri bezain orekatua edukitzea.
  • Estresa, kutsadura atmosferikoa, loaren apnea…

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2019. Lege-Oharra

(Visited 111 times, 1 visits today)