CASTELLANO

«2005». urteaz geroztik, martxoaren 14a Bihotz Hodietako Arriskuaren Prebentziorako Egun Europarra da. Herritarrak bihotz-hodietako gaixotasunen eta arrisku-faktoreetan dugun eragin gaitasunaren inguruan sentsibilizatzea da helburu nagusia: tabakismoa, kolesterolaren gorakada, hipertentsioa, kontrolik gabeko diabetea, loditasuna eta egoneko bizitza. Hain zuzen ere, loditasuna eta tabakismoa gero eta hedatuago daude gazte eta adingabeen artean, eta eragin handia daukate koronarioetako eta arnasketako gaixotasun adin goiztiarretan sortzeko orduan. Aldatu ezin diren faktoreen artean, adina (45 urtetik gorako gizonak eta 55 urtetik gorako emakumeak) eta familiako aurrekariak nabarmendu behar dira.
Espainiako Bihotzaren Fundazioak ustezko beste faktore batzuk ere nabarmentzen ditu: loaren apnea, estresa, kutsadura eta drogen kontsumoa. Estresaren ondorioz, hipertentsio arterialeko epealdi eutsi luzeak sortzen direnez, infartua edukitzeko arriskua areagotzen da. Emakumeen aldean gizonen artean eragin bikoitza duen loaren apnea ere bada hipertentsio arteriala sorrarazten duen beste faktore garrantzitsu bat.

«Dieta ugari bezain orekatua funtsezkoa da bihotzaren osasunerako, baita hidratazio ona ere.»

Horrelako gaixotasunak munduan heriotza gehien sorrarazten dituztenak dira, eragin berbera dute bi sexuetan eta heriotza horien %80 ekidin egin litezke. Herritarrak kontzientziatu behar dira, haien bizi-ohiturak osasungarriak izan daitezen eta haien bizi-kalitateak hobera egin dezan.
Funtsezkoa da dieta osasungarri bezain orekatua eramatea, gatzaren kontsumoa mugatzea, egunero ariketa fisikoa egitea (arin ibiltzea oso onuragarria da osasunerako: gutxienez astean hiruzpalau aldiz, 40-45 minutuz) eta tentsio arteriala nahiz kolesterol-maila kontrolatzea.
Arrisku-faktoreak eduki arren, ez du esan nahi bihotz-hodietako gaixotasuna garatuko denik, gaixotasun hori jasateko aukera gehiago edukiko dira. Hori dela eta, oso garrantzitsua da medikuarenera joatea laguntza eta orientazio eske, eman beharreko urratsak hobetzeko eta norberaren arriskua zein den jakiteko. Iragarpenak adierazle onena dira, osasungarriak ez diren bizi-ohiturak garaiz aldatzeko orduan.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2017. Lege-Oharra

(Visited 265 times, 1 visits today)