CASTELLANO

 

Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) martxoaren 21a, hegoaldeko hemisferioko udazkeneko lehenengo eguna eta iparraldeko hemisferioko udaberriko lehenengo eguna, aukeratu zuen Basoen Mundu Eguna izateko eta planeta osoan aldi berean egiteko.

Aurtengo ediziorako aukeratutako gaia “Basoak eta energia” da. Zuhaitzek eguzkiaren energia xurgatu eta gorde egiten dute, ohiko energia-iturri berriztagarria den egur bihurtzeko. Horrez gain, aurrerakuntza zientifikoei esker, badago egur-hondakinak beste erabilera batzuetarako ustiatzerik; bioerregai likidoak, esaterako. Egurraren erabilera jasangarria bada, etorkizuneko belaunaldientzako orekari eutsi ahal izango zaio.

  • Planetaren azaleraren herena basoak dira, eta funtsezko zeresana dute bertako biztanle askoren bizitzan, 1.600 milioi lagunen baino gehiagoren bizibidea dira-eta.
  • Basoak lurreko birikak, animalia askoren elikaduraren oinarria eta ekosistemaren funtsezko osagaia dira.
  • Munduan etxeko, industriako eta ekologiako premietarako eskuragarri dagoen ur gezaren %75 dator arro hidrografiko eta baso-hezeguneetatik.
  • Munduko hiri handienen herenek babestutako baso-guneetatik zuzenean lortzen dute edateko ur gehiena.
  • Basoak uraren iragazki naturalak dira.

Egun horretan, basoen garrantziari, erabilgarritasunari, zainketari eta mehatxuei buruzko jardunaldiak egiten dira:

  • Hazkuntza demografikoa
  • Klima-aldaketa
  • Egurraren erauzketa jasanezina (basoak soiltzen direnean, beroketa globala sustatzen duten negutegi-efektuko gasen %20 ere igortzen dira)
  • Lurzoruaren beste erabilera batzuk; esate baterako, nekazaritza, abeltzaintza, meatzaritza, errepideak…
  • Nahita eta arduragabetasunagatik sortutako suaren eta suteen arriskuak, biziberritzeko orduan hamarkadak beharko dituzten hektareak suntsitzen dituztelako.

Ekitaldi honek jendea basoen babesaren eta artapenaren inguruan kontzientziatzea eta sentsibilizatzea du helburu, bizitzarako eta giza jarduera guztien iraupenerako funtsezkoak dira-eta. Basoak jaiotzatik dugun ondarea dira, eta janaria, ura eta aire garbia ziurtatzen dizkigute.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2017. Lege-Oharra