[undefined][/undefined]CASTELLANO

 

Udaberriko baba txikiek izen hori hartzen dute euren tamainagatik, eta Euskadiko sukaldaritza tradizionaleko gutizia dira.

Minor barietatekoak dira, eta oso goiz biltzen dira, heldu gabe eta zorroan ia-ia garatu gabe daudenean. Neguan landatu eta martxoaren amaieratik ekainera arte biltzen dira.

Gordinik, oso kurruskariak dira; eta leunxeagoak, prestatzen direnean. Fin-finak direnez, ez dira zuritu behar. Zapore gozoa eta ukitu mingotsa dituzte, baba lehorren aldean.

Baba txikiak plater bikaina dira, eta ia-ia gordinik edo gutxi-gutxi prestatuta jaten dira, baba lehorren aldean ez direlako luzaroan egosi behar. Lekale fina denez, lau egunetan baino ezin da hozkailuan gorde.

Babak gizakien zein animalien janari moduan erabiltzen dira. Oro har lehorrak ziren babak plater bakar moduan jatea ahalegin handia eskatzen zuten lanekin zegoen lotuta. Izan ere, eguneroko elikaduraren funtsezko osagaia ziren landa-inguruneetan (artzainak, nekazariak, egurginak, ikazkinak…). Dietako ezinbesteko platera zen neguko hilabete latzetan. Era berean, erregosi eta salteatu ere egiten ziren, eta menestran edo gisatuetan ere jaten dira. Nafarroan zorroa eta guzti egosten dira garandu gabe: “galtzadun babak”.

Digestio oneneko lekadunetakoa da, zuntz asko eta gantz gutxi-gutxi ditualako. Osaketaren %74 ura da, eta mineral ugari ditu; esate baterako, burdina, potasioa, kaltzioa eta magnesioa. Azken batean, ezaugarri elikagarri handiak ditu, eta oso gomendagarria da kolesterolaren aurka.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2018. Lege-Oharra