CASTELLANO

«2016»urteaz geroztik, Nazio Batuen Erakundeak “Atunaren Mundu Eguna” egiten du maiatzaren 2an, espezie horren arrantzan kudeaketa jasangarria garatzea oso garrantzitsua dela nabarmentzeko asmoz.
Atuna arrain urdina da, 700 kilorainoko pisua dauka, asko kontsumitzen da eta oso osasungarria da, proteina eta omega 3 gantz-azido ugari dituelako. 1950etik 2010era, bere ekoizpena 10 aldiz handiagoa denez, 6 milioi tona harrapatzen dira gaur egun. Nazio Batuen Erakundeko azken txostenen arabera, atun-populazioen %39 lar esplotatuta daude. Izan ere, 80 naziok baino gehiagok mundu zabalean atuna harrapatzen duen flota daukate.

«MSC ziurtagiriak bermatu egiten du kudeaketa ona dela eta itsas ekosistemako aniztasuna zein emankortasuna zaintzen direla.»

Atunaren ekoizpena eta kontsumo jasangarria harmonizatzea helburu onargarria da, eta, horretarako, oso garrantzitsua da espezie horren larregizko esplotazioa geldiaraztea. MSC programa (Marine Stewardship Council) oso tresna erabilgarria da arrainen zein itsas animalien harrapaketa ziurtatzeko eta etiketa ekologikoa jartzeko orduan. Hain zuzen ere, FAOko “Arrantza Arduratsurako Jokabide Kodearen” arabera garatutako nazioarteko estandarrean dago oinarrituta. MSC ziurtagiriak bermatu egiten du kudeaketa ona dela eta itsas ekosistemako aniztasuna zein emankortasuna zaintzen direla. Beraz, MSC etiketa urdina ikusten baduzu, produktu jasangarri eta arakagarri moduan ziurtatu dutela jakingo duzu.
Oso gogoan eduki behar da nutrizioan ez ezik, jarduera ekonomiko honek honako arlo hauetan ere badaukala eragina: garapen ekonomikoa, enplegua, zerga-arloko diru-sarrerak, bizibideak eta kultura. Inolako zalantzarik gabe, munduko biztanleen kopurua azkar baino azkarragoa denez, zentzu eta ardura handiagoz kudeatu beharko dugu baliabide hau.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2018. Lege-Oharra

(Visited 108 times, 1 visits today)