CASTELLANO

Uda hegaluzea eta atun argia harrapatzeko garaia da. Biak tunidoen familiakoak dira, baina hegaluzea goragoko gamakoa da, zapore zoragarria du, bere testura leuna da eta tonu zuria dauka.
Hegaluzeari atun zuria ere esaten diote bere koloreagatik, eta Kantauri Itsasoko erlaitzeko sukaldaritza tradizionaleko ohiko produktua da. Udaberriaren amaieran, hegaluzeen sardak Sargazoen Itsasotik lekualdatzen dira Bizkaiko Golkora, ugaltzeko eta indarberritzeko asmoz. Arrantza-aparailu selektibo eta tradizionalen bidez harrapatzen dira (amuaz, esaterako), kalitate handiagoko haragi sendo, urtsu eta samurra eskaintzeko asmoz. Hegaluzearen aleak atunarenak baino txikiagoak dira, 20 kilokoak ere izan daitezke eta koipetsuagoak dira. Haragia arrosakara da, eta zuritu egiten da prestatzen denean.

«Atuna eta hegaluzea gantz ase gutxiko arrainak dira, eta balio biologiko handiko proteinak, bitaminak zein mineralak dituzte».

Atun argia harrapaketa-kopuru handieneko espeziea denez, kontserbetarako erabili ohi da. Bere haragia arrosakara da, eta ez da hegaluzearena bezain fina. Itsaso tropikal edo azpitropikaletan bizi da, eta 200 kiloko pisua ere eduki dezake.
Tunidoen familia ugaria bada ere, espezie guztiek ez daukate ospe gastronomiko berbera. Beste atun-espezie bi ere oso ezagunak dira: 450 kiloko pisua ere izan dezakeen eta gaur egun desagertzear dagoen atun gorria eta Mediterraneoko hegaluzea.
Atuna eta hegaluzea gantz ase gutxiko arrainak dira, eta balio biologiko handiko proteinak, bitaminak zein mineralak dituzte. Oso gomendagarria da jatea, Omega 3 asko dutelako, kolesterolaren zein triglizeridoen mailak gutxitzen dituztelako eta horren ondorioz, bihotz-hodietako gaixotasunak edukitzeko arriskuak ere murrizten dituztelako.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2017. Lege-Oharra

(Visited 563 times, 1 visits today)