Garrantziari eta kontsumoari begira, patata bigarren elikagaia da zerealen ostean. Europan izandako garapenaren historiak lotune estu-estua dauka gosetearekin. Espainiarrek XVI. mendearen erdialdean ekarri zuten Amerikatik, baina sustraitzeko zailtasunak eduki zituen Kontinente Zaharrean. Izan ere, animaliei jaten emateko ere erabili zen XVIII. mendera arte. XIX. mendean, ordea, apurka-apurka lekaleak ordezkatu zituen hainbat herrialdetako dietan, harik eta gaur egun etxe askotan daukan nagusitasuna lortu arte.
Orain dela bi mende, berrogei barietate zeuden. XIX. mendearen erdialdean, mila inguru zeuden sailkatuta; eta, orain, 3.000 baino gehiago. Dena dela, arrazoi komertzialengatik, ehun-edo baino ez dira kontsumorako erabiltzen.
Patatak elikagai egokiaren baldintza guztiak betetzen ditu. Hain zuzen ere, potasioa, B6 zein C bitaminak eta, batez ere, azido folikoa ditu, baita %21eko almidoia eta oso-oso koipe gutxi ere. Horrez gain, merke-merkea da, eta hainbat eratara prestatu daiteke. Bere errezeta-liburua ezin luzeagoa da.
Arabako Lautada patata landatzeko lurralde aparta da, eta, horrexegatik, besteak beste, hain kalitate handiko patata irteten da bertatik. Hazitzat hartutako 3 cm inguruko patata txikien bidez ereiten da. Araban bertan, bi patata-barietate landatzen dira: monalisa eta kenedeta.patata-barietate landatzen dira: monalisa eta kenedeta.
© Zainduzaitez 2014

(Visited 561 times, 1 visits today)