Arabako Gesaltzako udalerrian, Gatzaren Azokaren beste edizio bat egin zuen. Bailara Gazia Fundazioak, Gazgileen Gatzagak Elkarteak eta Gesaltzako Udalak antolatu zuen, eta uztailaren 11n garatu zen San Kristobal egunean, hain zuzen ere.

Gatzarekin lotutako produktuak ez ezik (dastapenak, tailerrak…), azokan bertan barazkiak, frutak, artisautza… ere egon ziren erakusgai. Era berean, txikienentzako jarduerak ere antolatu ziren (jokoak, puzgarriak…).

Horrez gain, Bailara Gazia ere ikusi ahal izan zuten bisitariek, paisaia bakarraz gozatzeko eta “Bailara Gaziko oroimena” argi eta soinu ikuskizuna miresteko.

Gesaltzako gatza urtero ekoizten da baldintza meteorologikoen arabera, baina, oro har, maiatzetik irailera, euria urria denean eta lurruntzeko prozesua areagotzen denean. Gainerako hilabeteetan, gazgileak artapenaz baino ez dira arduratzen. Edonola ere, urte osoan ontziratzen dute.

Bertako gatza modu naturalean ekoizten da, eta honelaxe sailkatzen da:

  • Iturburuko gatz minerala (purutasun handiko gatz-kristal hauek mineral eta oligoelementu asko dituztenez, elikagaien zaporea areagotzen dute).
  • Gatz-lorearen ezkatak (testura kurruskariko lamina hauek oso egokiak dira haragiei eta arranei azken ukitua emateko).
  • Iturburuko gatz likidoa (iturburuetan sortzen da, eta oso kontzentratua da. Batez ere, oso egokia da entsaladetan erabiltzeko eta haragiak zein arrainak lainoztatzeko).
  • Gatz-burruntzia (purutasun handiko gatz-estalaktita fin hau amaitutako plateretan arraspatzen denean, azkar-azkar disolbatzen den gatza lortzen da).

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2014-2015. Lege-Oharra