CASTELLANO

Arrain urdin hau ibai eta lakuetako ur hotz bezain garbietan bizi bada ere, itsasoan garatzen du bere bizitzako zati handi bat, eta ugalketarako itzultzen da ibaietara. Bere tonalitatea adinaren eta espeziearen arabera aldatzen da. Amuarrain arrunta, esaterako, urre-kolorekoa da, eta koloretako zerrenda dauka alboetan.
Arrain luzanga da, buztan biribila eta ezkata lisoak ditu eta handia da, 15 kiloko pisua eta 25-90 cm-ko luzera ere badituelako. 8-10 urtez bizi da, eta beste arrain batzuk, krustazeoak edo intsektuak jaten ditu. Urtarriletik martxora, 40 egunetan ugaltzen da ibaietan.

«Amuarrainaren haragia erraz digeritzen da, eta oso zaporetsua da. Hori dela eta, oso gomendagarria da umeen, adinekoen eta osasun delikatuko pertsonen dietan sartzeko.»

Gure herrialdean, amuarrain gehienak arrain-haztegietatik datoz; eta, neurri txikiagoan, amuarrain-ibaietatik nahiz Kantauri itsasotik.
Amuarrainaren haragia erraz digeritzen da, eta oso zaporetsua da. Hori dela eta, oso gomendagarria da umeen, adinekoen eta osasun delikatuko pertsonen dietan sartzeko. Izan ere, aise murtxikatzen da, eta erraz-erraz kentzen zaizkio hezurrak. Amuarraina fresko edo izoztuta dago salgai, eta zenbait eratara aurkezten da: xerretan, trontzoetan, hezurrekin edo hezurrik gabe, ketuta…
Erosteko orduan, ondo-ondo begiratu beharra dago bere azala distiratsua bezain labaingarria den. Barrutik, arrosakara izan behar da, usain freskoa eduki behar du eta bere haragia irmo egon behar da ukitzean. Ez da lar garbitu behar, urtsu geratu ez dadin. Gainera, zakatzak kendu eta burua utzi behar zaio.
Handienak labean prestatzen dira. Horretarako, erdibitu eta azpilan jartzen dira baratxuri, perrexil, limoi eta tipularekin. Era berean, parrillan eta plantxan ere egin daitezke.
Onurak
Zapore bakuna, geza du eta haragi ugaria. Erdi koipetsua denez, 90 kaloria ditu 100 gramoko; eta hiruko gantza. Beste arrain batzuek baino gutxiago eduki arren, balio biologiko handiko proteinak ditu, baita omega 3 gantz-azido ugari ere, batik bat.
Arrain urdina da, eta terapeutikotzat hartzen da, B bitamina eta mineralak dituelako; esate baterako, burdina, kaltzioa, zuntza, zinka, potasioa eta fosforoa. Amuarraina oso lagungarria da pisua galtzeko eta tentsio arteriala erregulatzeko orduan, bihotza bera eta sistema immunea indartzen dituelako.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2017. Lege-Oharra

(Visited 430 times, 1 visits today)