CASTELLANO

 

Aguakateak koipe osasungarriak ditu, eta oso onuragarriak dira gure organismorako. Izen bereko zuhaitzaren fruitua da. Madari-itxura dauka, obala da eta zenbait tamaina ditu. Azalaren kolorea berdetik purpura ilunera aldatzen da, eta mami irmo berde-horixka dauka.

Izena náhuatl hizkuntzatik dator, eta antzinako aztekek ahuacatl esaten zioten fruta horri. Izan ere, orain dela 10.000 urte herrialde horretan kontsumitu egiten zutela adierazten duten nabaritasunak daude. Mexikokoa ez ezik, Kolonbiakoa eta Venezuelakoa ere bada, eta, bertan, eguneroko dietaren osagaia.

Barietate nagusiak

  • Hass aguakatea

Gehien merkaturatzen dena da. Obalatua da, eta bere hazia ez da hain handia. Bere azala pikortsua bezain sendoa da. Berdetik purpurara aldatzen da heltzen denean. Mami krematsua dauka.

  • Aguakatea sendoa

Azala suabeagoa da, madariaren antzekoa, eta hassa baino handiagoa ere bada. Azala berde dago beti, eta barruko aldea ere berdexka da.

  • Bacon aguakatea

Barietate goiztiarrena da. Aurrekoek baino koipe gutxiago dauka, eta bere hezurra handiagoa da. Bere zaporea ez da hain bizia.

Zenbait zantzu daude heldu den jakiteko: apur bat eragitea, barruko hezurra mugitzen den ikusteko; edo goiko txortena kentzea, geratzen den zuloa horixka den ikusteko. Berde erosiz gero, hobe da giro-tenperaturan uztea heldu dadin. Hobe da egurastutako lekuetan gordetzea, bero lar ez dagoen lekuetan, oso fruta fina da-eta.

Aguakatea bitan ebakitzen da, eta haziaren inguruko bi erdiei bira ematen zaie. Mamia bera koilaraz atera daiteke. Irekitakoan, hobe da aguakatea bera plastikozko filmaz biltzea eta hozkailuan gordetzea, oxidatu ez dadin.

Ogian edo txigorkietan igurzten da, entsaladetan edo hornigai moduan erabiltzen da, eta, zer esanik ez, guakamolea egiteko erabiltzen da. Era berean, parrillan ere egin daiteke bi minutuz alde bakoitzeko, heldu gabe dagoenean, xerretan eta, olioz, gatzez zein piperbeltz ehoz onduta.

Onura elikagarriak

Koipe osasungarria duenez, organismorako onuragarria bada ere, neurriz jan behar da, kaloria asko dituelako, aleko 300 kaloria, alegia. Bere abantailen artean, zuntza duenez, epe luzeagoan ase sentiarazten gaituela nabarmendu beharra dago.

Ezaugarri antioxidatzaileak ditu, eta landare-koipe ugari dauka. Horrez gain, A, E eta B taldeko bitaminak, proteinak eta mineralak ere baditu (potasioa, esaterako).

Energia ematen digunez, oso gomendagarria da kirolarien dietan sartzea, eta bihotzaren erritmoa ere egonkortzen du. Bestetik, kolesterol-maila jaisten eta immunitate-sistema hobetzen ere laguntzen du.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2018. Lege-Oharra